Skip to main content

 Gaur, 2. DBHko ikasleekin roboten txapelketa ospatu dugu, 3. ebaluazioan eremuka lantzen ditugun Fisika eta Kimika eta Teknologia ikasgaietako proiektuak martxan jarriz.

Txapelketan, mBot2 roboten bidez lerro-jarraitzailearen zirkuitua osatu behar izan dute, abiadura eta zehaztasun baldintzak betez. Ikasleek lan bikaina egin dute, sormena, ahalegina eta talde-lana erakutsiz.

Zorionak guztioi!  Aupa zuek!

Close Menu

IES LEIZARAN BHI
Plazaola kalea, 23
20140 Andoain (Gipuzkoa)
Tel: 943 89 92 59 Fax: 943 30 00 78