Skip to main content

2023-2024 IKASTURTEKO ORDAINKETA

Batxilergoko eta Zikloko ikasleak

  • Ikasturte osoan ordainketa bakarra egiten da, 50€ koa. Kuota hori famili bakoitzeko egiten da, hau da, bi ikasle edo gehiago familia berekoak badira ordainketa bakarra egingo da. Aurrerago aipatzen diren kasuetan kuotaren zenbatekoa murriztu daiteke  edo salbuespena lortu. Nolanahi ere, kuota honen eraginpetik zenbait irteera, apunteen eta liburuen ordainketak kanpo egon daitezke.
  • Ordainketa hori IGEaren kontu honetan egin behar da: ES12 2095 5022 1710 6161 9960, eta kontzeptuan “AMPA ikaslearen_izen_abizenak” jarri behar da. Ordainagirian ikaslearen izen-abizenak agertzen ez badira ezinezkoa izango da dirusarrera nork egin duen jakitea, eta ondorioz baliteke ikasle horrek kuota ez ordaindua bezala agertzea. Ordainagiria ikastetxeko idazkaritzan aurkeztu beharko da.
  • Kuotaren diru-sarrera matrikula egin baino lehen egin behar da, eta agiria institutuaren bulegoan entregatu.
  • Ikasle batek beka eskatzeko asmoa badu edo jangela zerbitzua erabiliko badu banketxeko kontuaren agiria bete eta banketxeak sinatuta aurkeztu beharko du.
  • Ikasle batek institutuan urria baino lehen baxa ematen badu dirua itzuliko zaio.

Ordainketan salbuespenak

  • Familia Ugariek kuotan murrizketa dute: orokorrek erdia ordaintzen dute, 25€; bereziek ez dute ordaintzen.
  • Harrera etxeetan dauden ikasleek ez dute ordaintzen.
  • Egoera ekonomiko larrian dauden ikasleek ez dute ordaintzen. Horretarako elkarte edo udalaren ziurtagiria aurkeztu beharko dute.
  • Zikloko bigarren kurtsoko ikasle batzuk Lan Praktikak eta Proiektua egiteko bakarrik matrikulatuko dira. Hauek ez dute kuota ordaintzen.
Close Menu

IES LEIZARAN BHI
Plazaola kalea, 23
20140 Andoain (Gipuzkoa)
Tel: 943 89 92 59 Fax: 943 30 00 78