Skip to main content

Agenda 2030ean 2 urtez «Energia, bizitzaren motorra» gaia landuko dugu. Ikasturte honetan diagnosia faseari ekin diogu eta Apirilaren 20an herriko ikastetxe guztiak elkartu ginen ateratako ondorioak eta hartutako konpromisoak elkar banatzeko.

Maiatzaren 4an Udalbatzarekin elkartuko dira, eta Ekoordezkariak, egindako lanaz informatzeaz gain, herrian energiaren inguruan antzemandako arazoei aurre egiteko proposamenak luzatuko dizkio.