Otsailaren 11n ospatu da EMAKUMEAREN ETA NESKATOAREN NAZIOARTEKO EGUNA ZIENTZIAN.
Hori dela eta, Ingurugelatik klima-aldaketari buruzko ikerketan emakumeek duten papera hobeto ulertzen lagunduko digun emakume bat aurkeztu nahi dizuegu: Elisa Sainz de Murieta.
Ondoko bideoan berarekin izan dugun elkarrizketa ikus dezakezue: https://drive.google.com/file/d/1G4YlGV2hiVxlbFru7Xgbbqckzx23adfw/view
Eskerrak eman nahi dizkiogu Elisari elkarrizketa hau egiteko gonbitea onartzeagatik eta bere esperientzia guztiokin konpartitzeagatik.
Beste alde batetik, otsailaren 11rako lanketa egiteko baliabide batzuk dituzue hemen:
Bizilabe Elhuyar fundazioa: https://bizilabe.elhuyar.eus/eu/otsailak-11
Aurtengo ekimena ginkana digitala da eta “emakumeak” atalean 12 emakume zientzialariren horma-irudia deskargatzeko aukera duzue, berauen istorioa barne.
Elhuyar karta jokoa: https://www.elhuyar.eus/eu/denda/d/emakumeak-zientzian-karta-jokoa
Egutegia: https://drive.google.com/file/d/17fJfItr9WzvGUtQ4QmQ2T-JZWNIx2NEJ/view?usp=share_link
2023ko egutegi honetako egun bakoitzean zientzialari bati buruzko informazioa aurki dezakezue (emakume eta gizon).
Emakumeak zientzian web orria https://emakumeakzientzian.eus/programa-2023/
Aldarrika eta ospa dezagun ere NESKEk badutela zer esan eta zer egin Zientziaren arloan!