Skip to main content

Leizaran institutuko ikasle eta irakasleek Euskal Autonomi Erkidego mailako Eremuka Lantzen Sarearen inguruan Durangon egin diren topaketetan parte hartu dute

Leizaran institutuko hainbat ikasle eta irakasle Durangon izan ginen Ekainaren 7an, bertan burutu baitziren Eremuka Lantzen Sarearen topaketak.

Gure ikastetxeak aurten pauso garrantzitsua eman du metodologia berritzaileak gure ikasgeletan txertatzeko. Izan ere, eremuka lanean aritu dira DBH 1eko ikasleak; Gizarte-Euskara eta Zientziak-Matematika eremuetan. Eremu horietan ikasgai ezberdinak elkartu eta proiektu bati berariaz erantzuteko lantzen dira ezagutzak.

Bide horretan abiatzeko garrantzitsua izan da gure ikastetxearentzat Eremuka Lantzen Sareko partaide izatea. Berau Euskal Herriko hainbat ikastetxeren elkargunea izan da eremuen gainean ikasteko, esperientziak partekatzeko eta  hausnarketak elkarrekin burutzeko.

Ikasturte amaierara iritsita, Sareak topaketak antolatu zituen Durangon eta egun ederra igaro genuen.  Bertan izan ginen aurtengo ikasturtean eremuka lanean hasi garen ikastetxeak zein eremuka hasteko interesa duten hamarnaka ikastetxetako ikasle zein irakasleak. Bidea hasi besterik egin ez badugu ere, ilusioz beteta gaude eta gure ikastetxeko hezkuntza hobetzeko pausoak ematen jarraituko dugu.

                   

                   

                   

                   

Close Menu

IES LEIZARAN BHI
Plazaola kalea, 23
20140 Andoain (Gipuzkoa)
Tel: 943 89 92 59 Fax: 943 30 00 78