Ostiralean, abenduaren 1a, EUSKARAREN EGUNA ospatuko dugu ikastetxean. Dakizuenez, euskarak 365 egun ditu, baina hizkuntza gutxitua den heinean, oraindik bere eguna ospatzen dugu, gure hizkuntzak bizi duen egoerari ikusgarritasuna emateko.
Hainbat ekintza antolatu ditugu, KARTELEAN ikus dezakezuen bezala. Eta egunari hasiera emateko modua benetan berezia izan da: bi bideo hauek eman digute ongi etorria. Bat DBHko ikasleek grabatu dute, Kirmen Uriberen TESTU MOLDATUAtestu moldatu bat oinarri hartuta, eta bestea Batxilergokoek, BERNARDO ATXAGAREN HITZAK lagun.
Euskaraz aritzeak aberasten gaitu, aberasten du mundua.
Bizi gaitezen euskaraz.