Skip to main content

Gurekin hainbat urte egon den Adela atezain zoragarria agurtzeko aukera izan dugu. Destino berrian gurean bezain jator eta langile izango dela ziur gaude.

Zorte on Adela eta eskerrik asko

Onar dezagun sarritan
astunak izan garela:
“ atera fotokopiak,
ireki halako gela,
komuneko txorrotatik
askatu da arandela,
ura bukatu egin da,
lekuz aldatu arbela”….
Dena eskatuagatik,
bezperarako ahal dela,
beti erantzun diguzu
irripar bat zenuela.
Eman diguzunagatik
ESKERRIK ASKO Adela,
onena opa dizugu
zauden lekuan zaudela.

Close Menu

IES LEIZARAN BHI
Plazaola kalea, 23
20140 Andoain (Gipuzkoa)
Tel: 943 89 92 59 Fax: 943 30 00 78