Garikoitz C. Murua artista euskalduna gurera etorri zen maiatzaren 16an horma-pintura bat egiteko zer pauso eman behar diren azaltzera.
Agenda 2030 dela eta, gure institutuko patioko horma txikiak naturarekin zerikusia duten irudiekin ikasleek margotzea aurreikusita dago. Hasteko, Garikoitzek horma-pinturan natura gaia erabiltzen duten artisten lanak erakutsi zizkigun, baita bereak ere; eta bukatzeko, horrelako proiektua nola gauzatu azaldu zigun.
Garikoitz C. Murua Gko Gallery-ren zuzendari artistikoa izateaz gain, hainbat diziplinatan ibiltzen da lanean eta egun hauetan erakusketa du Teknikan, Cristina Enea Fundazioan, Ekainaren 12arte, Alicia Martín López artistarekin batera.