BEKAK. EPEA LUZATU EGIN DA. ADI!!
URRIAK 2, 13:00-ak arte!!!!
Unibertsitateaz kanpoko ikasleak eskolatzeko ikasketa-beka eta -laguntzak

Eskaerak aurkezteko epea: 2026ko urriaren 2-ra arte, 13:00-ak arte.
Nori dago zuzenduta: Unibertsitatekoak ez diren mailetako ikasleak.
Eskakizunak:
-
- Ikasleek Aginduan ezarritako ikasketa-mailaren batean egon beharko dute matrikulatuta, Euskal Autonomia Erkidegoko ikastetxe baimenduetan
- 2026ko irailaren 30ean ikasleek ez izatea beka edo laguntzarekin egin nahi dituzten ikasketen maila bereko edo handiagoko titulu ofizialik, eta ez betetzea horrelako tituluren bat eskuratzeko legezko betekizunak
- Errenta- eta ondare-mugak betetzea.
- Betekizun akademikoak betetzea
Betekizunak:
-
- Deialdi honetan jasotzen diren ikasketek ofizialki aitortuta egon behar dute, eta hezkuntza-administrazioak onartutako ikasketa-planekin bat etorri
- Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrak eta haren erakunde autonomoek emandako izaera bereko laguntzen edo diru-laguntzen esparruan hasi eta oraindik izapidetzen ari den edozein itzultze- edo zigor-prozeduraren eraginpean ez egotea. Informazio gehiago
- Pertsona edo erakunde eskatzaileak ez izatea diru-laguntza edo laguntza publikoak lortzeko aukera galtzea dakarren zigor- edo administrazio-arloko zehapenik; eta, ez egotea laguntza horiek jasotzeko ezgaitzen duten lege-debekuen eraginpean, beren beregiko erreferentzia egiten zaielarik Emakumeen eta gizonen berdintasunerako eta emakumeen aurkako indarkeria matxistarik gabe bizitzeko Legearen testu bategina onartzen duena martxoaren 16ko 1/2023 Legegintzako Dekretuaren 23 artikuluaren arabera sexu-diskriminazioa egin izanagatiko lege-debekuei. Informazio gehiago
- Deialdiaren araudia: hemen
- Informazio guztia: hemen





