Skip to main content

Pasa den ostegunean, martxoaren 9an, Jasone Osoro idazle elgoibartarraren bisita izan genuen Leizaranen. DBH2 eta DBH4ko ikasleek izan zuten berarekin egoteko aukera, Osorok idatzitako Ezekiel eta Festa liburuak irakurri baitituzte.

Ikasleen galderak erantzuteaz gain, idazleak sormenari buruzko lanketa egin zuen beraiekin. Esperientzia aberasgarria eta interesgarria izan genuen. Ostegun honetan, martxoaren 16an, berriz, Mariasun Landa etorriko zaigu Batxilergoko lehen mailako ikasleei hitzaldia ematera Krokodiloa ohe azpian liburuaz.

Close Menu

IES LEIZARAN BHI
Plazaola kalea, 23
20140 Andoain (Gipuzkoa)
Tel: 943 89 92 59 Fax: 943 30 00 78