INSTITUTUA

Aurkezpena

LEIZARAN BHIa Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailaren mendeko ikastetxe publikoa da, Euskal Autonomia Erkidegoak finantzatua eta, beraz, doakoa dena.

Ikastetxearen xede nagusia ikasleen prestakuntza akademikoan eta heziketa pertsonalean datza. Honako hauek ditu oinarri:

  • Giza balioak
  • Pluraltasunari begirunea
  • Konpromisoa bizitzaren arlo guztietan
  • Konfiantza pertsonala
  • Autonomia eta lankidetza, giza baliabideen eta baliabide teknikoen eskaintzaren bidez