Skip to main content

 Aste honetan Liburuaren Eguna ospatzen ari gara (ostegunean, hilak 23, izango dena) eta horregatik, erakusketa txiki bat prestatu dugu ikastetxeko sarreran . Dena den, urte osoan zehar hainbat jarduera gauzatu ditugu gure ikasleen artean irakurketa sustatzeko.

Lehenengo ebaluazioan, esaterako, Andoaingo liburutegira joan ginen, eta bertako arduradunekin batera, ikasleek liburutegiko txartela berritu zuten, baita liburuak nola bilatu eta mailegua nola egin azaltzeko saio batean parte hartu ere.

Horregatik guztiagatik, Andoaingo liburutegian Liburuaren Egunaren harira aste honetan egingo diren ekintzak zuekin partekatu nahi ditugu. Hemen duzue bertako arduradunak helarazi digun informazio guztia, kartelak eta guzti.

Andoaingo Udal Liburutegian:

Asteartean, Haur eta gurasoen irakurketa Kluba.

Asteazkenean Kultur Arteko Ipuin Kontaketa eta Orri markatzaileen tailerra 

Close Menu

IES LEIZARAN BHI
Plazaola kalea, 23
20140 Andoain (Gipuzkoa)
Tel: 943 89 92 59 Fax: 943 30 00 78