Skip to main content

Liburuaren Eguna ospatzeko Arretako taldearen jarduera

Erdi Mailako Arreta gelan, eta ikastetxeko irakurketa-planaren barruan, ikasleek egunero 20 minutu izan dituzte klasean liburuak irakurtzeko. Apirilaren 23an, ostegunean Liburuaren Eguna ospatzeko, irakurritako liburuei buruzko kartel batzuk prestatu dituzte. Kartel horietan, beraiek marraztutako liburuaren azala, egileari buruzko informazioa, argumentuaren laburpen txiki bat eta beste ikaskide batzuk liburu horiek irakurtzera animatzeko gomendioak jarri dituzte. Argazkietan haien lanak ikus ditzakezue, ikastetxeko sarreran Liburuaren Egunaren harira prestatu den standean erakusgai daudenak

Close Menu

IES LEIZARAN BHI
Plazaola kalea, 23
20140 Andoain (Gipuzkoa)
Tel: 943 89 92 59 Fax: 943 30 00 78