Skip to main content

 DBHko 4. mailako taldearen jarduera

 DBHko 1. eta 2. mailako taldeekin egindako jarduerak.

DBHko 4. mailako ikasleak ikastetxeko liburutegian bildu dira Liburuaren Eguna ospatzeko, eta hainbat poema irakurri dituzte ozen ingelesez (Robert Herrick, Dylan Thomas, Douglas Dunn, Christopher Marlowe, Rudyard Kipling, W.Shakespeare), euskaraz (Kirmen Uribe, Harkaitz Cano, Gabriel Aresti, Miren Agur Meabe), gaztelaniaz (Pablo Neruda, Mario Benedetti, Alejandra Pizarnik) eta arabieraz ( Nizar Qabbani).

Beren ohiko irakurketetan agian hain ezagunak ez diren egileen poemak irakurri eta entzuteko aukera izan dute, eta, modu horretan, beste egile eta gai batzuei ateak ireki dizkiete.

Amaitzeko, irakurritako poemei buruzko inpresioak komentatu dituzte, eta arrosa bat eta txokolate bat jaso dituzte opari.

DBHko 1. eta 2. mailako taldeek letrakatze-lehiaketa batean parte hartu dute gaztelaniazko irakasleekin. Cervantesen Kixote liburuko irakurketa laburretatik abiatuta, ikasleek zuzen letrakatu beharreko hainbat hitz identifikatu ziren (azentu-markei erreparatzen ere).

Ingeleseko ikasgaian ere ingelesaren ortografiari buruzko lehiaketa txiki batean parte hartu dute (Spelling Bee), eta, ondoren, istorio labur bat irakurri dute elkarrekin.

Close Menu

IES LEIZARAN BHI
Plazaola kalea, 23
20140 Andoain (Gipuzkoa)
Tel: 943 89 92 59 Fax: 943 30 00 78