Skip to main content

Datorren ostegunean, apirilaren 23an, Liburuaren Eguna izango da, eta gure ikastetxean, Leizaran Institutuan, hainbat jarduera egingo ditugu ospatzeko.

Horregatik, aurrerapen gisa, hementxe uzten dizuegu aurtengo kartela, denen artean egun berezi horretan zer egin pentsatzen joateko eta, agian, etxean ere gure seme-alaben artean irakurketa pixka bat gehiago sustatzeko.

Hemen ikus dezakezue aurtengo kartel zoragarria, Carme Solé Vendrell ilustratzaile eta idazlearena, baita 2025eko Cervantes Saria irabazi duen Gonzalo Celorioren esaldi inspiratzailea ere, honela dioena: ‘Fisikoki jaten duguna bagara, espiritualki irakurtzen duguna gara’.

Irakurketa on!

Close Menu

IES LEIZARAN BHI
Plazaola kalea, 23
20140 Andoain (Gipuzkoa)
Tel: 943 89 92 59 Fax: 943 30 00 78