Skip to main content

Gure ikastetxeak Emakumeen Nazioarteko Egunean Andoainen antolatutako ekitaldian parte hartu du.

Ekitaldiaren helburua izan da Andoainen dauden emakumeen izena duten kaleak ezagutzera ematea eta bakoitzaren istorioa lantzea.

Emakume horiei buruzko kartelak sortu, eta kale bakoitzean ipini ditugu, baita Bastero plazan ere. Tamalez, azterketa garaia izanik, soilik DBHko 1. eta 2. mailako ikasleek hartu dute parte.