Skip to main content

Joan den ostiralean, otsailaren 6an, Ondarreta Lehen Hezkuntzako ikasleak Leizaran Institutura etorri zitzaizkigun bisitan. DBHko lehen mailako kideek sarreran egin zieten harrera, eta ingeleseko ikasgaian Leizaran institutuari buruzko informazio garrantzitsuenarekin egin duten liburuxkaren ale bat eman zieten.

Ondoren, Areto Nagusian, datorren urtean izango dituzten aldaketak azaldu zizkieten, eta lasaitu egin zituzten, institutura zailtasunik gabe etor daitezen.

Geroago, ikastetxeko instalazioak erakutsi zizkieten; besteak beste, teknologia-laborategia, non irakasgai desberdinetan egiten ari diren proiektuak ikusi ahal izan zituzten. Gainera, laborategian kimikako eta fisikako esperimentu batzuk nola egiten ziren behatu zuten.

Amaitzeko, hamaiketakoa egin zuten, eta aukera izan zuten ideiak trukatzeko eta datorren urteari begira zituzten zalantzak argitzeko.

Datorren urtean guztiok espero zaituztegu gure institutuan. Mila esker bisita egiteagatik!

Close Menu

IES LEIZARAN BHI
Plazaola kalea, 23
20140 Andoain (Gipuzkoa)
Tel: 943 89 92 59 Fax: 943 30 00 78