Skip to main content

“DBHko1. eta 2. mailako ikasleek beren gizarte gaitasunak garatzeko, ikaskideekiko interakzio hobea izateko eta ikasgaietan lan egiteko beharrezko trebetasunak eskuratzeko jarduerekin hasi dute ikasturtea. 

Bi astez, irakasgaietako irakasleek jarduerak prestatu dituzte ikasleak bigarren hezkuntzako etapan hobeto moldatu ahal izateko.

 

 Ikastetxean ez ezik, ikasleek bi txandatan parte hartu dute, Andoaingo Goiburu golf zelaira eta San Pedro portura piraguaz ibiltzeko.

 

Parte hartu duten ikasle eta irakasleentzat oso irteera aberasgarriak izan dira, elkar ezagutzeko eta elkar eragiteko aukera eman digute, ikasgelako girotik kanpo. Horrek urtean zehar hobeto lan egiteko beharrezko hurbiltasuna eman digu.

Hemen irteera hauen argazki batzuk. “

Aurten ere, “Ongi etorri plana” antolatu dugu Leizaran institutuan 1. eta DBH-ko taldeekin. Jarduera batzuen artean kirol-jarduerak (golfa, mendi-buelta, frontoian egindako kirolak eta piragua) burutu genituen. Hau da editatu dugun bideoa. Gustatu zaizuelakoan gaude

Close Menu

IES LEIZARAN BHI
Plazaola kalea, 23
20140 Andoain (Gipuzkoa)
Tel: 943 89 92 59 Fax: 943 30 00 78