Home » Erasmus +

Goi Mailako Hezkuntza Zikloko ikasleek Lan Praktikak Europako beste herrialde batean egiteko aukera dute. Leizaran Institutuan ziklo bakarra dugu, Gizarteratzea, eta horren barruan 360 orduko enpresa-formakuntza eskatzen da. Ordu horiek dira, alegia, Erasmus + barruan egin daitezkeen praktikak. Horretarako, Institutuak Extended motako (EUCX) Erasmus Gutun Unibertsitarioa (Erasmus University Charter) du. Gutun horri esker azkeneko urteetan gure zenbait ikasle Europako estatu desberdinetan aritu izan dira: Suedian, Polonian, Italian, Maltan, Bulgarian, Portugalen, Frantzian eta Alemanian.
Irakasle arduraduna: Mertxe Zumeaga