Pribatutasun politika
1.- Webgune honen titularraren nortasuna.
Informazioaren Gizartearen Zerbitzuei eta Merkataritza Elektronikoari buruzko uztailaren 11ko 34/2002 Legeari jarraikiz, jakizu www.leizaran.eus webgunearen titularra honako hau dela:
IES LEIZARAN BHI
Plazaola kalea, 23
20140 Andoain (Gipuzkoa)
Tel: 943 89 92 59 Fax: 943 30 00 78
Helbide elektronikoa:
2.- Webgune hau erabiltzeko baldintza orokorrak
Webgune honetan sartzeak ‘Erabiltzaile’ izaera ematen dizu, eta horrek www.leizaran.eus webgunean argitaratuta dauden baldintza orokorrak berariaz eta inolako baldintzarik gabe onartzea dakar berarekin, webgunera sartzen zaren unetik bertatik. Beraz, Erabiltzaileak erabilera-baldintza orokor hauek irakurri beharko ditu webgune honetan sartu eta eskainitako zerbitzuak erabili nahi dituen aldi bakoitzean, aldaketak izan baititzakete.
Alde horretatik, ‘Erabiltzailetzat’ joko da www.leizaran.eus webgunean eskaintzen diren doako edo ordainpeko zerbitzu eta jardueretan sartu, nabigatu, parte hartu edo haiek erabiltzen dituena.
2.1.- Xedea eta aplikazio-eremua
Erabilera-baldintza orokor hauek www.leizaran.eus-erako sarbidea, bertako nabigazioa eta haren erabilera arautzen dituzte , baita edukiak erabiltzearen ondoriozko erantzukizunak ere, hala nola testuak, grafikoak, marrazkiak, diseinuak, kodeak, softwarea, argazkiak, musika, bideoak, soinuak, datu-baseak, irudiak, adierazpenak eta informazioak, baita lege nazionalek eta jabetza intelektual eta industrialari buruzko nazioarteko itunek babestutako beste edozein sorkuntza ere.
Leizaran Institutoa-k berariazko zerbitzuak erabiltzeko eta/edo kontratatzeko aplikatuko diren baldintza bereziak ezarri ahal izango ditu, eta honako baldintza orokor hauek osagarri gisa aplikatuko dira.
2.2.- Sartzeko baldintzak eta zerbitzuen erabilera
- a) www.leizaran.eus-erako sarbidea librea eta doakoa da, printzipioz. Hala ere, zerbitzu eta eduki batzuk aldez aurretik kontratatzearen mende egon daitezke, eta, kasu horietan, Leizaran Institutoa-k kontratazioaren aurretik zure esku jarriko dituen baldintza zehatzak aplikatuko dira.
- b) Webgune honetako zerbitzuak erabili nahi dituzten adingabeek gurasoen, tutoreen edo legezko ordezkarien aldez aurreko baimena izan beharko dute, eta horiek izango dira beren ardurapeko adingabeek eginiko ekintzen erantzule bakarrak.
- c) Une oro, Erabiltzaileak webgune honetako zerbitzuen legezko erabilera egin behar du, baldintza orokor hauen, indarrean dagoen legeriaren, moralaren eta ordena publikoaren arabera, baita Interneten oro har onarturiko jardunbideen arabera ere.
- d) Erabiltzaileak bermatuko du webgune honetako harpidetza-inprimakien bidez emandako informazio guztia legezkoa, benetakoa, zehatza, egiazkoa eta eguneratua dela. Erabiltzailearen erantzukizun esklusiboa izango da emandako informazioan gerta daitekeen edozein aldaketa Leizaran Institutoa-ri berehala jakinaraztea.
- e) Erabiltzaileak ez du webgune honetako sistema informatikoak kaltetzeko edo aldatzeko asmoz inolako birusik, programarik, makrorik edo karaktere-sekuentziarik sartuko; baliabideen kontsumo masiboaren bidez ez du beste erabiltzaile batzuen sarbidea oztopatuko; webgune honetan jasotako datuak ez ditu publizitate-helburuekin atzituko; webgune honetan jasotako edukiak ez ditu erreproduzitu, kopiatu, banatu, eraldatu edo hirugarrenen eskura jarriko; webgune honetako zerbitzuen bidez ez du ekintzarik egingo, baldin eta ekintzok jabetza intelektualean, sekretu industrialetan, kontratu-konpromisoetan, ohorerako eskubidean, hirugarrenen irudi eta intimitaterako eskubidean kalterik eragin badezakete; ez du lehia desleialeko eta legez kanpoko publizitateko ekintzarik egingo.
- f) www.leizaran.eus webgunean zerbitzu bat erabiltzeko eta/edo kontratatzeko Erabiltzaileak bere burua erregistratu behar badu, egiazko eta legezko informazioa eman beharko du. Erregistratzearen ondorioz Erabiltzaileari pasahitz bat ematen bazaio, arduraz erabiltzeko eta zerbitzu horietan sartzeko pasahitza isilpean gordetzeko konpromisoa hartuko du. Ondorioz, Erabiltzaileen ardura da ematen zaien edozein identifikatzaile eta/edo pasahitz behar bezala zaintzea eta isilpean gordetzea, eta haien erabilera hirugarrenei ez lagatzera, ez aldi baterako ez betiko, eta pertsona arrotzei sartzen ez uztera konprometitzen dira. Erabiltzailearen erantzukizuna izango da zilegi ez den hirugarren batek zerbitzuak legez kontra erabiltzea, baldin eta horretarako Erabiltzailearen pasahitzaz baliatu bada, hark arduragabekeriaz erabili edo galdu izanaren ondorioz eskuratuta. Pasahitzak lapurtu, galdu edo baimenik gabe eskuratuak izanez gero, Erabiltzailea arduratuko da Leizaran Institutoa-ri berehala jakinarazteaz, pasahitza baliogabe dezan.
Leizaran Institutoa ez da inola ere baimenik gabeko hirugarrenek egindako ekintzen erantzule izango, Erabiltzaileak aipatu jakinarazpena egiten ez duen bitartean.
3.- Jabetza intelektualaren eta industrialaren eskubideak.
Leizaran Institutoa da www.leizaran.eus osatzen duten elementu guztien jabetza intelektualaren eta industrialaren eskubideen titularra, marka, izen komertzial edo ikur bereizgarriarena barne. Bereziki, baina ez hauek bakarrik, egile-eskubideek diseinu grafikoa, iturburu-kodea, logoak, testuak, grafikoak, ilustrazioak, argazkiak, soinuak eta webguneko gainerako elementuak babesten dituzte.
www.leizaran.eus webgunean sartzeak edo nabigatzeak ez du esan nahi, inola ere, Leizaran Institutoa-k jabetza intelektualaren eta industrialaren eskubideei uko egiten dienik, eskualdatzen dituenik edo lizentzia osoa edo partziala ematen duenik, Erabiltzaileak bere erabilerarako balia ditzan.
Hori dela eta, Erabiltzaileak onartzen du www.leizaran.eus atariko eduki guztiak edo batzuk erreproduzitzea, kopiatzea, banatzea, merkaturatzea, eraldatzea, berrerabiltzea, jendaurrean jakinaraztea eta, oro har, beste edozein modutan ustiatzea jabetza intelektualaren eta/edo industrialaren eskubideak urratzea dela, Leizaran Institutoa-ren baimen argi eta idatzia izan ezean.
www.leizaran.eus-i Internet bidez borondatez helarazitako datu pertsonaltzat jotzen ez den informazio guztia (edozein ohar, iradokizun, ideia, grafiko eta abar barne) Leizaran Institutoa-ren jabetza esklusiboa izango da, eta hark izango ditu erabiltzeko eskubide mugagabeak, ez beraren ez beste inoren aldeko inolako konpentsaziorik sortu gabe.
4.- Erantzukizunen eta bermeen araubidea.
4.1.- Leizaran Institutoa-k ez du bermatzen www.leizaran.eus-eko zerbitzuen edo informazioaren zilegitasuna, fidagarritasuna, erabilgarritasuna, egiazkotasuna edo zehaztasuna; beraz, ez du bere gain hartuko Erabiltzaileak zerbitzu horiek edo informazio hori erabiltzeko orduan espero zuen baliagarritasuna edo gogoan zituen espektatibak ez betetzearen ondorioz izan daitekeen edozein motatako kalte-galeraren gaineko zuzeneko edo zeharkako erantzukizunik.
4.2.- Leizaran Institutoa-k dagozkion neurri teknikoak eta antolaketa-neurriak hartu ditu, bere aukeren eta teknologiaren egoeraren arabera webguneak behar bezala funtziona dezan eta ez birusik ez osagai kaltegarririk egon ez dadin; hala ere, ezin du bere gain honako hauen gaineko erantzukizunik hartu: (a) www.leizaran.eus webgunean jasotako edukien eta zerbitzuen jarraitutasuna eta erabilgarritasuna; (b) eduki horietan akatsik ez egotea eta gerta litekeen edozein akats zuzentzea; (c) www.leizaran.eus webgunean birusik eta/edo bestelako osagai kaltegarririk ez izatea; (d) hartutako segurtasun-neurrien menderaezintasuna; (e) segurtasun-sistemak urratzen dituen edozein pertsonak eragindako kalteak edo galerak.
4.3.- Erabiltzailea izango da, hirugarrenen aurrean, berak edo bere izenean www.leizaran.eus webgunera bidalitako edozein jakinarazpenen gaineko erantzule bakarra, baita webgune honetan jasotako eduki eta zerbitzuen legez kontrako erabileraren gainekoa ere.
4.4.- Leizaran Institutoa-k eskubidea du www.leizaran.eus-erako sarbidea aldi baterako eta aldez aurretik jakinarazi gabe eteteko, mantentze-, konponketa-, eguneratze- edo hobekuntza-lanak direla eta. Egoerak ahalbidetzen badu, Leizaran Institutoa-k ohar bat argitaratuko du bere webgunean zerbitzuak eteteko aurreikusitako dataren berri emateko, egun hori iritsi aurretik nahikoa denboraz.
4.5.- Hala badagokio, www.leizaran.eus webgunean dauden beste webgune batzuetarako estekek Leizaran Institutoa-ren inolako erantzukizunik gabeko webguneetara eraman zaitzakete, ez baitauka haien gaineko inolako kontrolik. Helburua da erabiltzaileari beste informazio-iturri batzuen berri ematea, beraz, Erabiltzailea bere ardurapean sartuko da edukian, webgune horietan ezarritako erabilera-baldintzen arabera.
4.6.- Leizaran Institutoa-k ez du inolako erantzukizunik izango Erabiltzaileek bere webguneko eduki eta zerbitzuei eman diezaieketen erabileraren gainean. Ondorioz, ez du bermatzen Erabiltzaileek eduki eta zerbitzu horiei ematen dieten erabilera erabilera-baldintza orokor hauetara egokitzen denik, ezta modu arduratsuan egiten dutenik ere.
5.- Pribatutasun-politika
ARDURADUNA, NORTASUNA:
IES LEIZARAN BHI
Plazaola kalea, 23
20140 Andoain (Gipuzkoa)
Tel: 943 89 92 59 Fax: 943 30 00 78
Helbide elektronikoa:
INFORMAZIOA ETA ADOSTASUNA
Pribatutasun-politika honen bidez, erabiltzaileari jakinarazten zaio Leizaran Institutoa-k nola eskatzen, erabiltzen eta babesten dituen www.leizaran.eus webgunearen (aurrerantzean, ‘webgunea’) bidez ematen zaizkion datu pertsonalak eta bitarteko horren edo beste batzuen bidez eman daitezkeen beste datu batzuk.
Erabiltzaileak arretaz irakurri behar du errazago uler dadin modu argi eta errazean idatzitako Pribatutasun-politika hau, eta libreki eta borondatez erabaki behar du Leizaran Institutoa-ri bere datu pertsonalak edo hirugarrenenak eman nahi dizkion.
DATUAK EMATEKO BETEBEHARRA:
Webgunean eskuragarri dagoen inprimakian eskatutako datuak nahitaezkoak dira ezarritako helburuak betetzeko (harremana eta informazio-eskaera). Beraz, datuok ematen ez badira edo okerrak badira, ezingo dira helburuak bete.
ZEIN HELBURUREKIN ETA ZENBAT DENBORAZ ERABILIKO DIRA ERABILTZAILEAREN DATU PERTSONALAK?
Erabiltzailearen eskaeren arabera, Leizaran Institutoa-k helburu hauekin erabiliko ditu bildutako datu pertsonalak:
- Kontsultak, eskaintzak, eskaerak eta fakturazioa kudeatu.
- Informazioa eta dokumentazio teknikoa bidali.
- Erabiltzaileen, bezeroen eta/edo hornitzaileen kontabilitate-, zerga- eta/edo administrazio-kudeaketarako.
- Nobedadeei buruzko informazioa eman.
- Herri-administrazioekiko jakinarazpenak kudeatu, legez aurreikusitako kasuetan.
Erabiltzailearen datuak helburu bakoitza betetzeko behar besteko denbora-epean gordeko dira, edo Erabiltzaileak Leizaran Institutoa-ri baja emateko eskatzen dion arte, edo baimena aurkaratzen edo baliogabetzen duen arte.
ERABILTZAILEAREN ZEIN DATU ERABILIKO DU Leizaran Institutoa-K?
Leizaran Institutoa-k honako datu-kategoria hauek erabili ahal izango ditu, Erabiltzaileak egindako eskaeraren arabera:
Identifikazio-datuak: izen-abizenak, IFZ, posta-helbidea, telefono-zenbakia, helbide elektronikoa.
Banku-datuak
ESKUBIDE-EGIKARITZEA
Erabiltzaileak idazkia bidal dezake IES LEIZARAN BHI Plazaola kalea, 23 20140 Andoain (Gipuzkoa)-ra, edo, bestela, posta elektronikoa helbide elektronikora, kasu bietan ‘Datuen Babesa’ adierazita eta indarreko nortasun-agiriaren edo pasaportearen fotokopia erantsita, edozein unetan eta dohainik DATUAK ESKURATZEKO, ZUZENTZEKO, EZABATZEKO, BALIOGABETZEKO, AURKARATZEKO, LEKUALDATZEKO ETA HAIEN ERABILERA MUGATZEKO MUGATZEKO ESKUBIDEAK egikaritzeko. Horrek ez du eraginik izango aurretik egindako erabileren zilegitasunean.
SEGURTASUN-NEURRIAK.
Leizaran Institutoa-k, une oro, erabateko konfidentzialtasunez erabiliko ditu Erabiltzailearen datuak, aplikatzekoa den araudian aurreikusitakoaren arabera. Horretarako, beharrezko neurri teknikoak eta antolaketa-neurriak hartuko ditu, Erabiltzailearen datuen segurtasuna bermatzeko eta datuok aldatzea, galtzea, erabiltzea edo baimenik gabe eskuratzea saihesteko, teknologiaren egoera, biltegiratutako datuen izaera eta jasaten dituzten arriskuak kontuan hartuta.
Azken eguneratze-data: 2022ko urriak 7.
6.- Iraupena eta aldaketa
6.1.- Leizaran Institutoa-k sarbide-baldintza orokor hauek osorik edo partzialki aldatzeko eskubidea dauka; aldaketok www.leizaran.eus webgunean argitaratuko ditu. Era berean, webgunean egokitzat jotzen dituen aldaketak egin ahal izango ditu, aldez aurretik jakinarazi gabe, eta eskaintzen dituen edukiak eta zerbitzuak aldatu, ezabatu edo gehitu ahal izango ditu, baita eduki eta zerbitzuok aurkezteko edo aurkitzeko modua ere. Ondorioz, Erabiltzailea www.leizaran.eus webgunean sartzen den unean argitaratuta dauden baldintza orokorrak joko dira indarrekotzat; beraz, Erabiltzaileak aldian-aldian irakurri beharko ditu erabilera-baldintzak.
6.2.- Baldintza zehatzetan xedatutakoa alde batera utzita, Leizaran Institutoa-k, edozein unetan eta aldez aurretik jakinarazi behar izan gabe, webguneko edukietarako sarbidea amaitutzat jo, bertan behera utzi edo eten ahal izango du, eta Erabiltzaileak ez du kalte-ordainik eskatzeko aukerarik izango.
7.- Aplikatu beharreko legeria eta jurisdikzio-eskumena.
Leizaran Institutoa-ren eta Erabiltzailearen arteko harremanek indarrean dagoen araudian legeria aplikagarriari eta jurisdikzio eskudunari buruz xedatutakoa bete beharko dute. Hala ere, araudiak aldeei foru baten mende jartzeko aukera aurreikusten dien kasuetan, Leizaran Institutoa eta Erabiltzailea, beste edozein foruri espresuki uko eginda, Donostiako epaitegi eta auzitegien mende jarriko dira.