Skip to main content

Teknologia berrien erabilera arduratsua

Urriaren 27an Mikel Cerezo gonbidatu genuen institutura. Mikel Cerezo, gizarte hezitzailea eta adikzioetan aditua da, eta teknologia berrien erabilera arduratsuari buruz hitz egin zigun gerturatu ginenoi. Bere gertutasunari esker, hitzaldia solasaldi txiki bat bihurtu zen eta gure kezkak eta esperientziak partekatzeko aukera ere izan genuen. Gure seme-alaben bidelaguna izatearen garrantzia, eta beraientzat eredu garela argi eta garbi gelditu zitzaigun.

 

         

Close Menu

IES LEIZARAN BHI
Plazaola kalea, 23
20140 Andoain (Gipuzkoa)
Tel: 943 89 92 59 Fax: 943 30 00 78