Skip to main content
«Musikariak Ikastetxeetan» programari esker, Tristtan Mourguy musikariaren bixita izan genuen eskolan aurreko ostiralean. Ikasleen eta musikariaren arteko topaketa estua izan zen.
Gure iparraldeko artistak bere sortze-prozesua azaldu zuen, bere lanak euskal tradizio musikalarekin duen lotura ere argitu, eta idazleekin lankidetzan egindako lanak izendatu zituen.
Gainera, zuzenean, apirilean argitaratuko duen “JITOEN” diskaren zenbait kanta jo zituen.
Ederra esperientzia.
Honako estekan dituzue diska horretako abestiak entzungai: https://murgi.bandcamp.com/album/jitoan
Close Menu

IES LEIZARAN BHI
Plazaola kalea, 23
20140 Andoain (Gipuzkoa)
Tel: 943 89 92 59 Fax: 943 30 00 78