Skip to main content

“Gureskola”ren amaiera ekitaldia pasa den apirilaren 26an ospatu zen Amaia Kultur Zentroan, Irunen eta gure DBHko ikasleek haien proiektuekin parte hartu zuten 2. kategorian “Etorkizunera begira” deiturikoan. Andoaingo beharrak zeintzuk ziren aztertu zituzten, eta hori kontuan izanik zenbait ekintza burutu zituen.

Proiektu komunitarioa izeneko ikasgaiak eman zien horretarako aukera. Helburu nagusi bat du ikasgai horrek; ikastetxetik atera eta herriari, komunitateari, zerbait eskaintzea.

Gure ikasleen hiru ordezkariak antzokiko agertokira igo ziren beren proiektuak azaltzeko eta bideo txiki bat ikusteko.

Hemen ikus daitezke ekitaldiaren egunean ateratako argazki batzuk”

Bideoa ikusi

Gureskola (Diario Vasco)

Ekitaldiaren BIDEOA

Close Menu

IES LEIZARAN BHI
Plazaola kalea, 23
20140 Andoain (Gipuzkoa)
Tel: 943 89 92 59 Fax: 943 30 00 78