Skip to main content

Abenduaren 4an, DBH 1eko ikasleek Donostian dagoen Aranzadi Zientzia Elkartera bisita bat egin zuten. Astronomia eta Arkeologia alorreko adituekin pasa genuen goiza. Egoitzako bulegoak ezagutu eta martxan dituzten hainbat ikerketaren berri eman ziguten.
Horren ondoren, ikasleek kazetari lanetan jardun zuten eta adituekin izandako solasaldian, elkarrizketa testuak prestatzeko helburuarekin, hainbat galdera egin zizkieten.
Goiz ederra pasa genuen eta asko ikasi genuen zientzalarien eguneroko lanaz.

Aranzadi Zientzia Elkartea

Close Menu

IES LEIZARAN BHI
Plazaola kalea, 23
20140 Andoain (Gipuzkoa)
Tel: 943 89 92 59 Fax: 943 30 00 78